Testua: TTIPI TTAPA
Paxaka txapelketaren XI. edizioa hasiko da larunbat honetan, urtarrilaren 22an. Bi multzotan banatuta zortzi taldek jokatuko dituzte partidak Iruritako Aranabia pilotalekuan, Iruritako sei eta Oiz eta Doneztebeko bana.
Lehendabiziko fasea ligaxka bidez jokatuko da hiru jardunalditan eta multzo bakoitzeko bi lehendabizikoak sailkatuko dira finalerdietarako. Finala otsailaren 19an edo 26an jokatuko da.
A multzoan Oizko talde bat eta Iruritako hiru ari dira: Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Koldo Mindegia (Oiz); Cesar Iñarrea, Igor Urrutia eta Miguel Angel Iñarrea (Irurita A); Xabier Bazterrika, Iñaki Zabaleta eta Mitxel Etxenike (Irurita B); Mikel Ballarena, Xabier Barberena eta Miguel Bidegain (Irurita D).
B multzoan Doneztebeko bat eta Iruritako bertze hiru ari dira: Jokin Apezetxea, Jabier Almandoz eta Asier Mutuberria (Doneztebe); Miguel Garate, Joseba Urtasun eta Cesar Sarratea (Irurita E); Xabier Ripa, Jesus Garate eta Jagoba Ramos (Irurita F) eta Jesus Etxenike, Oskar Urrutia eta Karlos Garaikoetxea (Irurita G).
Lehendabiziko fasea ligaxka bidez jokatuko da hiru jardunalditan eta multzo bakoitzeko bi lehendabizikoak sailkatuko dira finalerdietarako. A multzoko lehendabizikoak eta B multzoko bigarrenak batetik, eta A multzoko bigarrenak eta B multzoko lehendabizikoak bertzetik, jokatuko dituzte finalerdiak. Otsailaren 12an edo 19an izanen dira –jokalarien arabera–, 17:00etan hasita. Finala eta hirugarren posturako partida otsailaren 19an edo 26an jokatuko dira –jokalarien arabera–, 17:00etan hasita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario