(informazio hemendik hartuta http://www.ttipi.net/)
viernes, 19 de noviembre de 2010
Jendetza bildu da Doneztebeko Udazkeneko Feria Egunean
Udazkeneko feria egunean jendetza ibili da azaroaren 19an Doneztebeko karriketan. Udazkeneko egun ederra suertatu da, frexkoa baina ateri eta Merkatuko Plazan ez ezik, herri osoan barna hedatuta zeuden postuetan harat-honatean ibili da jendean. Aziendei dagokienez, 30 bat behi buru eta 15 bat behor eta pottoka izan dira plazan. Pirenaika eta suitza arrazako behiekin batera, Bittor eta Andoni Mendiburu aita-semeek aipatu digutenez, “salers eta charolesa arteko nahasketa duten behiak ekarri ditugu lehen aldiz”. Denera 17 buru eramanak zituzten plazara eta Andonik aipatutakoaren arabera, “ez dago mugimendu handirik, jendeak ez du neguan behirik nahi, pentsua eman behar zaielako. Nahiago dute udaberrian erosi, belagiak garbi kontzeko”.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario