Jo ala Jo Kultur Taldearen ekimenez, aurten hamaikagarren aldiz Kirikoketa besta eginen da urriaren 23an, larunbatarekin Arizkunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute aldi honetan ere, sagarra jotzearen, sagardo egitearen eta kirikoketaren berri emateko.
11:00etan ateak ireki eta sagardoa egiten hasiko dira Gamioxarreko Dolaretxean: sagar jotzea, estutzea, zuku dastaketa eta kupeleratzea.
Ondotik, kirikoketa jotzea eginen da. Bitartean, Nafarroako sagardoen dastaketa eta pintxo eta gaztain-jatea ere eginen da. Karriketan barna musikariak eta dantzariak ariko dira giroa jartzen.
14:30ean herri bazkaria eginen da. Txartelak ohiko lekuetan salgai daude: Intzan, Arizkungo Dolaretxean eta Zubipuntan.
18:30ean txalapartariak ariko dira. Hainbat lekutan eta hainbat eratara ariko dira, horien artean Faltzes, Sara eta Sestaoko txalapartariak etorriko dira.
22:00etan kontzertuak izanen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario